martes, 13 de marzo de 2018

Munduko ogitartekorik onena DBH1A Talde 1





Ane-Jolas orduan gertatzen zitzaion, gordeketan jolasten zen kaletxoan gertatzen zitzaion

, eta lehengusuekin txangora joaten zenean ere gertatzen zitzaion. Xabierrek gehien

entzuten zuen esaldia hau zen:


Mikel Martinez-Toledano, Adrián Echaluce,
Eider Iturriarte, Ane Irusta, Ane Ajuriaguerra.


Mikel-Mesedez, Xabier tira! Utziko al didazu ogitartekoa dastatzen?


Ane- Eta Xabier, ezetz esaten ez zekienez, ordurako buruz zekien keinua egiten zuen

Azkenean, ogitartekoaren puska bat zatitzen zuen, pozik eskatu zionari eskaintzeko.

Ezagutzen zutenen artean Xabierren ospea oso ezaguna zen, baina kontua hura

beharbada ez zen haratago joango, Uxueren hau da eskolan mahaikide zeukan

neskatxaren oso lagun berezia egin izan ez balitz.


Eider-Uxuek berak azaldu zion bezala, aita seguruenik, bizi ziren hiri handi hartako

sukaldari ezagunenetakoa zen. Hondartzako zinema aktoreak, futbol izarrak eta

errege-erreginen familiakoren baten bat ere joaten ziren maiz. Telebista programetarako

elkarrizketak egiten zizkioten, eta liburu aldizkari asko berak asmatutako plateren buruz

hitz egiten zuten.


Uxue oso pozik zegoen aita zela eta, asko maite zuelako, baina egia esanda egun haietan

haren falta sumatzen zuen.


Ane-Bera txikia zenean, aitak gosaria prestatzen zion eta eskolara laguntzeko ere denbora

izaten zuen. Orain, hain gizon lanpetua denez, noizean behin besterik ez zuen ikusten eta

jada inoiz ez zion gosaria prestatzen. Baina ostiralean dena desberdina izango zen:

Uxueren aitak ikastolako atean jasoko zuela zin egin zion, elkarrekin ibilaldi luze bat

egiteko.


Eider-Arratsaldeko hiruretatik aurrera dagoeneko, irrikaren poderioz, tripan korapilo bat

balu bezala nabaritzen zuen, eta amaitzeko ordua noiz iritsiko gogotsu zegoen. Hori bai,

irteten ari zirenean, Uxuek Xabierri ogitartekoaren zatitxo bat eskatu zion, beti bezala.


Xabier hain ohituta zegoen azkenaldian bi aldiz handiago egiten zituen bestela dastatu

ere ezin baitzuen, eta gosez geratzen baitzen.


Horrenbestez Xabier eta Uxuek, ahoa beteta eta begiak unkituta zituztela ikastolako atetik

irten ziren, sukaldaria ezaguna irrikan eta irribarrearekin zain zutela.


Mikel-Zer ari zara jaten Uxue?


A-Munduko ogitartekorik onena eta Xabierrek eman dit.


A-Aita pixka bat jeloskor jarri zen baina zati bat hartu zuen eta begiak itxita kontuz-kontuz

mastikatu zuen aditu jakintsu batek bezala dastatuz. Alabarentzat ogitarteko hura berak

prestatzea gustatuko zitzaiola, azkenean esan zuen:


Mikel--Arrazoi duzu Uxue. Zalantzarik gabe, inoiz dastatu dudan gauzarik onena da bihar

hau bezain ogitarteko ona egiten saiatuko naiz! Zein da zure ogitartekoaren sekretua, Xabier?

AdrianEz daukat sekreturik; nik prestatzen dut egunero, eta emozioz jolas orduan zabaltzen dudan momentua imajinatzen dut.