![]() |
Naia Rodriguez, Ayala Marquez, Maialen Ajuriaguerra, Amets Seijo, Imanol Llamas, David Patño |
Asteazken arratsaldea da, ze ondo! Saioari asteazken arratsaldeak gustatzen zaizkio besteetatik desberdinak direlako.
Asteazken arratsaldean gurasoak ez dira etxean egoten eta horregatik, hasieran, Idoia izeneko umezainarekin uzten zuten eta elkarrekin ikusten zituzten marrazki bizidunak eta elkarrekin askaltzen zuten. Ez zuten gaizki pasatzen. Idoia alaia da eta etxeko lanekin ere lagundu izan dio noizbait.
Idoia medikuntza ikasten hasi zenean, gurasoek beste umezain bat kontratatzea erabaki zuten. Baina oso azkar egin zuten guztia eta ez zuten inor topatzen; astelehena zen gainera.
Orduan, aitonari Saioa zain zezan eskatzea pentsatu zuten bostetatik afalordura arte. Egun batekin nahikoa izan zen.
Ordutik aurrera, Saioak eta aitonak ez zuten ezer jakin nahi izan umezainez.
Elkarrekin pasatzen zituzten asteazken arratsalde guztiak, oso ondo pasatzen baitzuten elkarrekin eta ezin zuten imaginatu ere egin elkarrekin egon gabeko asteazkenik.
Aitona oso urduria zen eta uneoro zer edo zertan aritu behar izaten zuen. Izugarrizko ilusioarekin egiten zituen eta laguntzeko gogoa ematen zuen. Hasiera batean aspergarriak izango zirela ematen zuten gauzak ere asteazken arratsaldeko abentura txiki gisa gogoratzen zituzten.
-Saioa, ikusten duzu iturria ixten duzunean ur tanta txikia erortzen dela noizean behin?
-Bai, aitona.
Erortzen diren ur tanta horiek alferrik ez galtzen saiatuko bagina, urtearen amaieran bidoi handi bat beteta izango genuke.
Orduan, aitonak etxeko lekurik gustukoena bisitatu zuen, semeak erabiltzeko denborarik izaten ez zuen erreminta kaxa ikaragarria gordetzen zuen lekua, alegia.
Denbora pixka bat igaro ostean, aitonak eta ilobak iturria desmuntatu eta goma aldatzen zioten ur hori gal ez zedin. Noski, tarte eder batean zipriztintzen jolasteko ere aprobetxatzen zuten. Aitonak semearen alkandora jarri behar izan zuen, blai eginda baitzegoen eta Saioak jantzi berri bat estreinatzeko aprobetxatu zuen.
Egun batean, Saioa harri eta lur uzteko moduko zerbait gertatu zen. Aitona eta iloba elkarrekin zihoazen kalean eta aitonak antzinako lagun batekin egin zion topo; hizketan hasi ziren. Saioak ez zuen oso ondo ulertzen zertaz ari ziren baina aitona goibel samar geratu zela iruditu zitzaion. Ez zen goibel aurpegia… Saioak ulertzen ez zuen aurpegia zuen aitonak, aurpegi hori ez baitzuen inoiz ikusi.
Elkarrizketa ondorengoa izan zen gutxi gorabehera:
-Ni nahiko ondo nabil, hori bai, lehen genuen sasoia izango bagenu, ondo, baietz?
-Bai, osasuna hain da garrantzitsua… zer egingo genuke osasun ona izateagatik?
Hurrengo egunean, denak Saioaren bila aritu ziren eskolan baina inork ezin izan zuen topatu. Saioa desagertu egin zen. Azkenik, agertu zen eta hantxe zegoen ama oso urduri, gainerako irakasleekin batera. Inork ere ez zekien nola irten zen, ezta non egon zen ere. Non egon zen galdetu ziotenean, berak ondorengoa erantzun zuen:
-Aitonarentzat osasun bila joan naiz baina denbora luzea behar izan dut, ez baitakit oso ondo zer den.