miércoles, 14 de marzo de 2018

Fantasiazko kroketak DBH1B Talde 1

Paula Rodríguez, Gorka Ormaechea, Matias Neyra,
Unai Eizaguirre eta Aitor Beorlegui.


  Ezinezkoa zen geldi egotea. Arkaitz ez zen inon geldi egoten eta egun horretan, amona oso lanpetuta zebilen, bazkaria egin beharra zuelako eta ez zuelako denborarik berarekin jolasteko.
-Eseri hemen eta marraztu, tira.
  Arkaitzek paperari eta koloretako arkatzei begiratzen zien, baina hamar minutu baino lehenago hasten zen aulkitik salto egiten eta logelatik gauzak biltzen.
  Kaxa zabaltzen zuen, alfombra igotzen zuen balkoiko atea zabaldu.
- Ez, ez, ez !
  Une horretan, Arkaitzek buru gainera erortzear zeuden kaxa batetik ateratzen ziren lokarriei tira egin zien.
-Arkaitz, badakizu? Bakarrik jolasten ez dakizunez, orain lagundu egin beharko didazu; goazen! sukaldera etorriko zara bazkaria egitera?
  Arkaitzek onartu egin zuen, ez baitzekien zer esan nahi zuen bazkaria egiten lagundu behar horrek. Amonak eskutik heldu zion eta elkarrekin joan ziren sukaldera. Behin bertan, amonak besoetan hartu zuen eta egiten ari zena erakutsi zion.
-Ikusten al duzu plater hau?
  Arkaitzek platera ikusten zuen baina ez zekien zer zegoen bertan: pasta zuri modukoa zen, plater guztia estaltzen zuen zerbait zati txikietan eginda, zopa lodia izango balitz bezala.
-Hemendik kroketak aterako dira -esan zuen amonak. Eta zuk egingo dituzu!
  Guztia bistan eta kontrolatuta eduki zezan Arkaitz sukaldeko marmolaren gainean eseri ostean, amonak pasta zuri horretako zati bat hartu zuen eta eskuekin forma emanez, kroketa bihurtu zuen.
-Ikusi duzu, ez? Orain zuk, tira! Zuk egin eta azpil honetan ipiniko dituzu.
  Arkaitzi, eskulanak asko gustatzen zitzaizkion: plastilina, buztina... Eta horrek eskulanen eskola gogoratzen zion! Mahukak ondo bilduta, pasta zatitxoak hartzen hasi zen… Oso entretenitua eta kontzentratuta zegoen eta amona ia-ia ahaztu egin zen bertan laguntzen ari zela; izan ere, bien bitartean, amona entsalada prestatzen ari zen eta bera ere kontzentratuta zegoen.
  Handik pizka batera, kroketa pasta zuen platera hutsik zegoen.-Bukatuta da, amona! Kroketa guztiak eginda daude!
Amonak buelta eman zuen eta hutsik zegoen plateraren eskuinetan, azpila zegoen.
-Baina, zer da hau?
Azpila izarrez, triangeluz, arrainez eta txoriz betea zegoen; kroketazko kotxe bat ere bazegoen.