miércoles, 14 de marzo de 2018

Eta aitona non dago? DBH1A Talde 2

ETA AITONA NON DAGO?
Imanol Eguidazu- Adrián García- Leire Araujo- Paul López
Iker Azpiroz






Mahira!
Aitorrek bere aitaren oihua entzun du eta suziria bezala altxatu da,
eraikitzen ari den abeletxeko animaliak logelako lurrean ordenik gabe botata utziz.
Jangelara iristean azkarrena izan dela ikusi du: mahaia ipinia dago eta ez da ezer falta,
baina inor ez dago mahaiean eserita, ezta aitona ere. Aitona beti da lehena
, ez eskolatik eta ez lanetik ere ez datorrelako eta, beti bazkalordu edo
afalordurarte irakurtzen eserita dagoen besaulki mahaira lau pausu besterik

ez daudelako. Gaur, alabaina, aitona ez dago ez mahaian ezta besaulkian ere.
-Non dago aitona?
Aitorrek bere bila joatea erabaki du. Lehenengo sukaldera hurbildu
da eta atean bertan bere aitarekin, eskuetan entsalada azpila darama,
topo egin du. Ama, labetik beste azpil bat ateratzen ari da eta
Aitor ikusi duenean segituan geliarazi du.
-Ep, ep, ep! hemen zaudenez, zamau-babesa atera.
Aitorrek, mahaia prestatzen askotan laguntzen duenez, badaki non dagoen
baina protesta egin du:
-Ezz… Orain ez ama, aitonaren bila nabil eta! Lehenengo geltokia bainu
gelako atea da, itxita dagoena. Eskua ireki eta bi aldiz deitu du.
Tematzeko denborarik eman gabe, pasabiderantz doa aitonaren bila.
  • Tok, tok! eta ozenki esan du
  • Aitona, hemen al zaude?
Ez dago erantzunik. Belarria ateari datxikiola eta, ura edo beste edozer
soinu entzuten ez duenez, zirt edo zart ireki du. Burua atera eta aitona ez dago,
beraz, berriro itxi eta etxean zehar bilaketa jarraitu du.
Hurrengo atea ere, trastelekukoa, itxita dago. Aitorrek berriz ere eskua
ireki eta atean jo du -tok,tok! -berriro galdetu baino lehen.
  • Aitona, hemen al zaude?
Ez dago erantzunik, ezta soinurik entzuten ere. Aitorrek ireki egin du
ziurtatzeko eta han, kutxen, maleten eta garbitzeko tresnen artean, ez dago inor.
Kolpe batez ixten du eta bilatzen jarraitzen du. Oraindik hiru gela geratzen zaizkio.
Hiru geletaruntz eramaten duen banatokira iristen da, eta ate  aurrean jarri da.
  • Aitona, hemen al…?
  • Hemen nago!
Bizkarraren alde bakoitzetik esku  batzuk eutsi diote eta altxatu egin dute.
Aitor bere bila dabilelako hunkituta, aitonak besarkada bat eman dio eta esan dio:
  • Hemendik aurrera egunero eskutatuko naiz zu nere bila etor zaitezen.