![]() |
Cesar Caire, Maddi Urrutia, Eider Alberdi, Nerea Ayala eta Naia Ortiz de Villalba |
- zer kalaka! Eta, orain, zer egingo dugu?
Eiderren etxean gaur guztira bederatzi ume ziren, bera eta hiru anai-arrebez gain, bi bizilagun eta gurasoen bi bikote lagunen seme-alabak ere joan baitziren. Bikote batek alaba bat zuen, eta besteak neska eta mutilak. Perretxiko bila joateko elkartu ziren, baina eguraldi txarra plana zapuztu egin zien.
Hasieran nahigabetu egin ziren, eta etsita zeuden, baina Eiderren gurasoen lagunetako batek zera esan zuen:
-Badakit zer egingo dugun! Asko garenez, antzerki lan bat egin dezakegu!
-Antzerki lan bat? -galdetu zuen taldeak arrituta.
-Gu ez gara antzerkilariak! -esan zuen Amaia izeneko bizilagunetako bat eingo zer esan! -kexatu zen beste bat.
-Ikus dezagun! -eten zuen ideia ezan zuen gurasoen laguna. Zuek antzerkiko izarrak izan nahi duzue, bai ala ez?
-Baii! -oihu egin zuten irrikas ia denek.
-Orduan eginda! Goazen ea nor den ikustera
-Nik obrako printzesa izan nahi dut -aurreratu zen Amaia.
-Ez! Ni naiz printzesa -esan zuen ahizpak. - Eta zergatik ez ni? Neuk ere printzesa izan nahi dut -Kexatu zen Eider.
Eta horrela, banaka-banaka, han ziren bost neskatxek ipuineko printzesa izan nahi zutela esan zuten.
-A bai? Guztiek printzesa izan nahi al duzue? Orduan, ondo da, denak izango zarete! Bost printzesa dituen istorio bat egingo dugu!
Neskatxek elkarri begiratu zioten, orain ez zutela ezer ulertzen. Nola liteke bost printzesa dituen ipuina?
Azalpenak eskatzen hasi baino lehen, zuzendariak zera esan zuen:
-Istorioa bost printzesa dauden herri batean jasoko da, eta zuek izango zarete printzesak. Baina denek ezingo duzue egunero printzesa gisa azaldu, eta txandaka egingo duzue, egiten duen eguraldien arabera.
-Bat eguzkia egiten duen egunetan izango printzesa; beste bat lainotuta dagoen egunetan; beste bat lanbroa dagoenean; beste bat elurra ari duenean, eta beste bat gaurkoa bezalako egun euritsuetan. Zer iruditzen zaizue?
Neskatxak elkarri begiratu zioten, ¡sudurra zimurtu eta, ia aldi berean esan zuten:
-Nik euriaren printzesa izan nahi dut! -kexatu zen Eider.
Umeek izugarrizko algarak egin zituzten
-Horrela ez dugu inoiz amaituko! -esan zuen Eiderren anaia zaharrenak.
-Orduan; euriaren printzesa izan nahi duenak lortu egin beharko du! -erabaki zuen konpainiako zuzendariak. Zuetako bakoitzak euriaren printzesa dela egiaztatu beharko duen txapelketa bat egingo dugu.
Lau mutilak eta ni izango gara epaimahaia, eta merezi duenari emango diogu botoa. Bost minutu dituzue nola egingo duzuen prestatzeko!
Bost neskatxak zer esan eta zer egin jakin gabe geratu ziren eta, tarte baten ondoren, kexaka hasi ziren, dena zaila iruditzen zitzaielako, eta ez zekitelako nola frogatu euriaren printzesa zirela…
Denak kexatu ziren, Eider izan ezik, kexatu ordez, euritara joan baitzen zer egin lezakeen galdetzera.
Etxeko atariari jaitsi zen, eta minutu batzuk egon zen euriari begira. Bat batean korrika sartu zen, eta irrikaz esan zuen: Badakit nolakoa den euriaren printzesa! Has naiteke ni?
Beste neskek kexatzen jarraitzen zutenez, Eiderrek mandira bat hartu eta zuzendariak logelan topatu zituen egurrezko kutxa handi batzuekin egin zuen antzeztoki antzeko batera igo zen.
Eider beaunikoz jarri zen, hanken gainean eseri, harri bat izango balitz bezala aurrerantz etzan eta maindirearekin estali egin zen. Ordoan, behetik, euriaren soinua egiten hasi zen...
Hasieran gutxi erortzen zen: Eider esku bateko hatzarekin beste eskua jotzen hasi zen. Ondoren pixka bat gogorrago: Eiderrek jada bi eskuekin egiten zuen kolpe, euri gehiago egiten zuela zirudien.
Orain pixka bat gehiago: jada hiru hatzekin… Eta horrela jarraitu zuen bost hatzekin jo zuen arte, eta momentu horretan ari zuen zaparrada zirudien!
Orduan, altxatu egin zen eta maindirea buruan lotu zuen, estalki luze bat izango balitz bezala. Denak liluratuta geratu zirenean ikusi zuenean, antzezlari famatu gisa agurtu zuen.
Eta horrela lortu zuen denek berak asmatutako euriaren printzesa berriari txalo egitea!