martes, 13 de marzo de 2018

Mundu berriaren ametsa DBH1A Talde 5 Eus



MUNDU BERRIAREN AMETSA



Baziren beti parkean elkarrekin jolasteko gelditzen ziren lau haur: Aitor, Asier, Iñaki, eta Oroitz ziren. Eskutaketatan ibiltzea zuten denbora pasarik gustokoena. Arratsalde batean, Asierri zenbatzea tokatzen zitzaionean, Aitor egurrezko etxetxo baten azpian ezkutatu zen, mendebaldeko gotorlekuak ziren horietan. Etxetxoaren behealdean oso gauza misteriotsua topatu zuen. Mandarina tamainako bolatxoa, kolore zuri eta urdinekoa, eta oso argi arraroa igortzen zuen. Aitorrek berehala eman zuen jokoa amaitutzat eta lagunei deitu zien aurkikuntza bitxi hura erakusteko.
  • Etorri, begira zer topatu dudan.
  • O! -oihukatu zuten besteek harrituta.
  • Zer gertatuko da ukitzen baldin badugu?
  • Niri beldurra ematen dit -esan zuen horietako batek.

Orduan, guztien eskuak elkartzea proposatu zuen Aitorrek, Guztiek batera ukitu ahal izateko. Hori egin zutenean, bat-batean, haiek ezagutzen zuten mundutik oso desberdina zen beste mundu batean sartu ziren. Hiriak atrakzio zirraragarriz eta dibertigarriz beteak zeuden; une ezin hobeak pasatu zituzten, harrituta geratu ziren arte. Gainera, mundu horretan, lo geratzen zirenean, amets zoragarriak baino ezin zenituen eduki, amets gaiztoak debekatuta baitzeuden. Eta jaikitzean, zure izeneko kaxa bat topa zenezakeen beti; opari sorpresa egon ohi zen han. Hori horrela izateko Olentzerok egunero lan egiten zuen, oporrik ere egin gabe. Gosea izanez gero, zure gustuko janaria pentsatu baino ez zenuen egin behar eta orduan, mahaia agertzen zen gehien gustatzen zitzaizun koloreko mantelarekin, guztiz dotorea, janaria jateko. Eta egunen batean aspertuz gero, nahiz eta oso arraroa izan, adineko pertsona jakitun batzuek benetan hegan egiten zuten ontziak eta hegazkinak fabrikatzen irakasten zizuten. Arazo bakarra zegoen, haurrei ezkutaketatan jolastea gustatzen zitzaiela. Eta mundu berrian desio guztiak errealitate bihurtzen zirenez, eskutatzerakoan ikusezin bihurtzen zinen eta inork ere ezin zituen topatu. Ondorioz, jokoa oso aspergarria zen eta zenbatzen geratzen zena betirako gera zitekeen. Ondorioz, haurrek lehengo mundua faltan nabari zuten eta gau batean, itzuli egiten zirela egin zuten amets.  Dakizuen moduan, leku horretan amets guztiak errealitate bihurtzen ziren; beraz goizean, haurrak betiko parkean agertu ziren berezko mundutik egin zuten modu berberean.