miércoles, 14 de marzo de 2018

GRINDA, IGEL IGERILARIA DBH1B Talde 2

Unai Iraolagoitia, Laura Fernández,
 Ekain Viciano, Markel Guisasola eta Ander Nieto.


GRINDA, IGEL IGERILARIA




Iratzeen basoetako laku batean, igel familia bat zoriontsu zebilen igerian udaberriaren etorrera ospatzen.

Bat-batean, ama igelak oihu bat entzun zuen:

-Croaaaaiiicc!

Grinda zen, bere umeen artaen txikiena, min hartu zuela. Denak hurbildu ziren, ama igela, aita igela eta anai-arreba guztiak.

-Grinda, zer gertatu da?

Familiakoen artean txikienak atzeko hanketako batean min hartu zuen eta ezin zuen salto egin.

Edo, hobe esanda, kili-kolo egiten zuen salto: inpultsua hanka bakarrarekin egin ahal zuenez, salto egiten zuenean, alde batera joaten zen.

-Zergatik ez zara hanka uretan mugitzen saiatzen? -iradoki zuen bere ahizpa nagusiak.

-Ideia ona! -berretu zuen aitak. Uretan flotatuko duzunez, pixkanaka-pixkanaka mugitu ahalko duzu hainbeste indar egin gabe eta ziur azkenerako errekuperatuko zarela.

Arazoa uretaraino iristea zen, noski, aurrerantz ezin baitzuen salto egin.

-Ba uraren ondoan jar zaitez, eta salto bat egin, horrela ziztu bizian alde batera irteten zarenean, zuzen lakura eroriko zara.

-Ideia ona! -esan zuen amak. Ahul duzun hankaren aldera jauzi egingo duzunez, ondo duzun hanka lurraren bazter aldera jarri ezazu eta uretara jauziko zaituen salto bat eman.

Grinda, hainbeste ideia eta kalkuluekin pixka bat nahastuta zegoen, baina bere familia zenez, eta bere onerako esaten ziela zekienez kasu egin zien.

Denen artean emandako azalpenak jarraitu zituen, eta…

Uretara salto egin zuen!

Uretara ailegatu zen lehenengo saiakeran!

Behin lakuan, beti egiten zuen bezala igeri egiten saiatu zen, atzeko bi hankekin inpultsu hartuz. Baina min asko egiten zion eta ezin zuen hanka mugitu.

Horregatik, mugimendua egiten zuen bakoitzean, alde batera irteten zen ziztu bizian.

-Horrela ezin dugu denok elkarrekin aurrera egin! -oihu egin zuen aitak kezkatuta.

Minutu bat pasa ondoren inori ez zitzaion ezer bururatzen.

Grindak, adoregabetuta eta zertxobait haserretuta, aurreko hanketako bat altxa zuen eta uretan indartsu sartu zuen.

-Ei! Aurrera egin dut! -oihu egin zuen kontentu.

Oraindik sinistu ere egin gabe, Grindak aurreko beste hanka altxa egin zuen eta keinu bera errepikatu zuen.

Eta bai! Berriz ere pixka bat aurreratu zuen.

Bere guraso eta anai-arreben txundiduraren aurrean, Grinda bere aurreko hankak altxatzen hasi zen, bata bestearen atzetik, eta uretan sartzen zituen heinean, aurrera egiten zuen aurreko hankekin ere igeri egin ahal zuela atzeman zuen!

Hunkituta, bere familiaren inguruan minutu batzuk praktikatzen ibili zen.

Bat-batean gelditu egin zen eta, urrutian flotatzen zuen hosto handi bati begiratuz, esan zuen:

-Hosto hartaraino lasterketa bat egingo ahal dugu? Ziurrenik nik irabaziko dudanez, bigarren iristen denari igeri egiteko ikasi dudan teknika berria erakutsiko diot.



Eta horrela igelek “crol” igeri egiten ikasi zuten.