martes, 13 de marzo de 2018

Bilaketetan DBH1A Talde 6

Ane Vieites, Malen Cid, Ane Rodríguez, Danel Murillo, Ion Vázquez


BILAKETETAN


Etxera iristen direnerako, Ohianek jolasean arituko direla zin egin dio
Igorri eta ondo egiten badu, azkenean, asko gustatuko zaion
ezustekoa ezingo duela esan dio. Biei ezkutaketan ibiltzea eta
gauzak bilatzea asko gustatzen zaienez, Ohianek egun batzuk
daramatza Igorrek imajinatu ere egiten ez dituen ezkutalekuak bilatzen.
Etxera sartzerakoan logelara bota dituzte txaketak eta diru-zorroak.
Zaintzailea ez da etorriko, aste guztia baitarama hotzeriarekin; beraz,
gurasoak iritzi arteko denbora dute hori guztia txukuntzeko.
-Jolasa zertaz da? -galdetu du grinatsu lgorrek
-Gaixotasun proba da - azaldu dio Oihanek-.
Pistak etxe guztian daude ezkutatuta eta bat bilatzen duzun bakoitzean,
hurrengora iritsi ahal izateko informazioa topatuko duzu bertan.
-Ze zaila! Nondik hasiko naiz?
-Lehenengoa nik emango dizut : biguna da, gerrak egiteko balio du eta
amets egiten dugunean laguntzen digute.
-Biguna, gerrak egiteko balio du...burkoa! -oihukatu du pozik Igorrek.
-Ohiane, barrez, logelan sartu da berehala eta ohe-estalkiaren azpitik
atera du burkoa.
Funda ixten duten botoien artean eskua sartuz, paper txiki bat topatu
du: “Gogorra, beti garbi eta betetzen dugunean, bustita”
Igor komunera joan da korrika eta… bai jauna! Bainuontzian
papertxo bat dago: “Laukia, beroa eta sukaldari ona”
Hurrengo geldialdia: sukaldea! Labean dago hurrengo pista:
“Biribila, bueltak ematen ditu eta etxeko garbiena da”
-Hau oso erraza da: garbigailua! - Oihukatu du Igorrek.
-Galeriarantz doa lasterka, eta garbigailuaren danborraren barnean,
beste papertxo bat topatu du:“Laua, iletsua eta beti gure oinen azpian”
-Alfonbra, noski!
Jangelakoa da iletsuaren den bakarra; beraz, zalantza izpirik gabe,
jangelarantz abiatu da eta… bai! alfonbraren azpian azken ezustekoa
dago: F.C. Barcelona taldearen helastiko bat, ofiziala, atzean izena
eta 10 zenbakia duena. Igorrek buelta eman, eta atzean dago Ohiane;
anaiak hainbeste nahizuen hura topatzerakoan ipini duen aurpegia
ikusi nahi zuen.