-Kaixo Berdetxo ailegatu naiz!
Sergiok bere bizilagunaren ahotsa entzun du, izena ez dakien arren, balkoitik zehar.
Bera bere beeko pisuan bizi da eta biek barruko balkoitxo bat dute
Sergioren balkoian justu bizilagunaren balkoiaren gainean dago eta esaten den guztia ederki entzuten du. Hala ere neskatxa esaten duena bakarrik entzuten du, Berdetxok ez baitu inoiz ezer ere esaten.
Sergiok neskatxa bakarrik entzuten du, eta noizean behin, pertsona heldu baten ahotsa ere, barrura sar dadin.
-Polita, bazkaltzera! edo
-Maitia pasa, ala, bainatu behar duzu eta!
Harrigarria izanda ere, inoiz ez diote ume izenez deitzen.Sergiok, bere gurasoei iadanik jarri zioten izena ez zaiela gustatzen pentsatzen du, eta horregatik orain izen arraroak erabiltzen dituztela.
Baina Sergiori ez dio axola. Benetan jakin nahi duena Berdetxok neskatxari zergatik inoiz ez dion erantzuten da.
Gaur adibidez, agurtu ondoren, Sergiok neskatxak eskolan egin duen guztia nola azaltzen dion entzun du.
-Gaur goizean pixka bat berandu iritsi naiz. Amak ondo orraztu nahi izan nau eta, ilea korapiloz beteta nuenez, ia ordu laurden bat egon gara bainugelan.
Baina ez da ezer gertatu pixka bat berandu iristeagaitik, pixka bat baldin bada, noski, zeren hamar minutu baino gehiago baldin bada… orduan bai lotsa pixka bat ematen didala gelan sartzeak, denak bere lekuetan eserita daudenean eta andereñoa hitz egiten hasi denean.
Bizilagunak asko hitz egiten du, eta Sergio entzuten olgatu egiten da. Batzuetan berak zerbait esateko gogoak irentsi behar ditu, eta batzuetan barre ere ez egiteko ahaleginak egin behar ditu!
Zeren bizilaguna atsegingarria da eta noizean behin oso gauza dibertigarriak gertatzen zaizkio. Behin bonboia zelakoan arrai-zopa pastila bat jan zuela azaldu zuen:
-Ez dakizu, Berdetxo, ez dakizu zein nazkagarria den! Izozkaluko botilatxo batetik artu dut gauza ona dela pentsatuz, txokolatezkoa edo. Baina ez! Dirudienez lehengo egunean amonaren zoparen pastila kutxa busti egin zitzaion eta orduan denak zabaldu zituen eta botilatxo batean gorde zituen. Eta kolore iluna dute, ulertzen? Eta norenak ziren ez nekienez, bat ahoan sartu dut eta koska egitean… beeeeeks!
Oso txarra zen, Berdetxo, oso txarra! Dena harraskara bota dut eta orduan aitak zoparako pastila dela esan dit, arrai-zopa egiteko.
Pentsatu zein zapore gogor eta txarra,arraia guztia pastila batean…
Sergio balkoian dago bizilaguna entzuten eta ezin du gehiago. Berdetxok hitz egiten ez duelakoaren zergatia ez dakienez eta jakingura hain handia duenez, ekintzara pasatzea erabaki du.
Begiluze antza eman nahi ez duenez, bizilagunaren pisura jeitsi eta balkoirano joateko moduren baten bila hasi da. Esan eta egin: arropa zikinean dagoen galtzeri bat hartu hartu eta balkoiko barandara pixka bat agertuz(pixka bat bakarrik!) beheko pisura eror dadin utzi du.
-Aiiiiiiiiii! Zer da hau?
Beheko pisuan, bizilagunak galtzerdia burutik kendu du, buru-buruan erori zaio eta.
Bitartean, Sergio iadanik bere etxeko artean dago eta, inori ezertxo ere esan gabe, ireki eta eskailerara irten da.
Justu atea jotzen duenean, bere ama deika hasi da, baina beranduegi da. Atea ireki da eta gizon batek zer nahi duen galdetu dio:
-Kaixo, jauna. Zure balkoira sartu behar dut erori zaidan galtzerdi baten bila.
Hain seguru esan dio, ez zen bizilagunaren aitak sartzeko esan dio eta balkoira joaten lagundu dio.
Balkoira iristean, Sergiok azkenean bere bizilagunaren aurpegia ikusi du: sorbaldetatik zintzilika bi trentza daramatzan neskatxa ilegorria da. Momentu horretan aulki batean eserita dago galtzerdi bati begira “bere galtzerdia”, noski.
-Kaixo, erori egin zait.
-Erori egin zaizu? Ba buru guztian eman dit eta eskerrak! Berdetxoren gainean erori balitz…
Orduan neskatxak aurrean duen landare bat seinalatu du, bera baino altuagoa eta izugarrizko hostoekin.
-Hau al da Berdetxo? Baina ez du belarrik eta!
Sergioren harridura aurpegia izugarria da, baina bizilagunarena oraindik ere gehiago!!