miércoles, 14 de marzo de 2018

Armiarmak horman DBH1B Talde 5

Ariane Cabero, Endika Sánchez, Leire Valle
Irati Conde, Lamia Aghbalou.


Mirenentzat, etxearen atzeko horma ez zen soilik beste horma bat edo besteen moduko horma. Arratsaldero, etxeko lanak amaitu ostean, amak afaldu aurretik denboraldi luze samarrerako ateratzen uzten zion.

Horma eraikinetako barneko patio batean zegoen; ez zen autorik igarotzen handik eta ausoko aurrek ere han jolasten zuten.

Baina, bitxi den arren, Mirenek ez zuen sokasaltoan, pilota edo aurrek orduak ematen zituzten beste edozein jokotan jolasten. Denbora luzea igarotzen zuen lurrean eserita. Bere lagunik onenek, bere gauzetan pentsatzen zuela pentsatzen ondo pasatzen zuela pentsatzen zutenez, ez zutela trabarik egin nahi izaten.

Ia beti ordu berean, horma apaintzen zuen loreontziaren atzetik, ondo-ondo ordenatutako armiarmen ilera agertu ohi zen. Hanka luzeak eta argalak izan ohi dituzten armiarma horietako bost izan ohi ziren. Benetako armiarmak baino, marrazkia dirudite.

Mirenek haiekin hitz egiten zuen eta esandakoa haiek ulertzen ziotela iruditzen zitzaion. Hori zela eta, egun batean, armiarmentzat bereziki asmatu zuen dantza erakustea erabaki zuen. Hala ere, denbora luzea horretan eman ostean, dantza ezin hobeto irtetea da harrigarriena. Hunkituta, Mirenek osabari, telebistarako erreportajeak egiten zituenari, deitu zion. Horren polita eta bitxia zen hura grabatzera etor zitekeen galdetu zion.

Handik egun gutxira, denetik zuen telebistako taldea agertu zen kale estu hartan; osaba zegoen taldearen zuzendari lanetan armiarmen dantza

grabatzeko dena prest izateko aginduak ematen. Baina armiarmak agertu zain denak zeudela, minutuak etorri eta minutuak joan, armiarmek ez ateratzea erabaki zuten. Bertan zeudenetariko batzuk, ahopean, armiarmek ez zekitela dantzan, neskatilak dena asmatu zutela… eta horrelako gauzak esaten hasi ziren.

Zorionez, osaba, oso bizkorra zenez, gertatzen zenaz onartu eta argi teknikariei fokuen potentzia jaisteko eskatu zien.

Armiarmek beldurtuta egon behar zuten horrenbeste argirekin eta horregatik ez zuten irten nahi.

Azkenean, argia horren bizia ez zenean eta xumeago bihurtu zenean, antzokietako argiaren modukoa, armiarmak agertokira irteten hasi ziren.

Ikuskizunaren eta ondo merezitako txalo zaparradaren ostean, Mirenek, hunkituta, denei azaldu zien egun hartan sekula baino hobeto egin zutela dantza.