martes, 13 de marzo de 2018

Aitonaren jolas sekretua DBH1A Talde 3

AITONAREN JOLAS SEKRETUA



Nahikari Ferreras, Leire Argoitia, Naroa Hernandez,
Mireia Conde, Maider Pérez





Eñaut eta Aitziber lagun onak dira eta, oro har, ez dute borroka egiten.  Gurasoak pozik daude, hain onak izanik denek maite baitituzte.


Fruta-dendaren aurretik pasatzen direnean, Pilarrek fruta bana oparitu nahi izaten die, sagarra Eñauti eta udarea Aitziberri. Amak barre egiten du beti eta diru-zorroan dirua bilatzearen keinua egiten du, baina Pilarrek, eskuak gerrian jarrita, gorputz osoa mugitzen du ezezkoa esanez. -Inola ere ez! Haurrei nik nahi dudalako oparitzen diet fruta! Eta hori esaterakoan, haserre aurpegia jarri eta segundo batzuetan serio eta isilik geratzen da. Ondoren, burua jaitsi ohi du haurrei finko begiratuz eta haurren burutxoetatik oso gertu dagoenean, arnasaren berotasunaz ere ohartzen dira, algaraka hasten da. Hain algara handia da Eñaut eta Aitziberren ileak ere  harrotu egiten dituela! Haur onak dira, Eñaut eta Aitziber.


Hori bai, oporretara joateko familiak autoa hartzen duen bakoitzean, oso pisutsu jartzen dira eta inork ere ezin ditu eraman! Aitak, gutxienez, orduro gelditu egin behar izaten du guztiek hankak luza ditzaten. Gizonak pentsatzen du haurrak lasterka egiteko eta pixka bat jolasteko gai baldin badira, ez dutela oihu, ileetatik tira, hozka atximurka egingo… Ondo portatuko direla, alegia. Baina ez da hori gertatzen. Aitona haiekin batera oporretara joan zenean, guztia aldatu egin zen. Aitona oso pertsona berezia da! Haurrak oihuka eta irainka hasten zirenean, Aitonak berehala ulertzen zuen zer gertatzen zen: haurrak guztiz aspertuta zeuden. Leku estu batean,  itxita ordubete edo bi ordu iraun zitzaketen oihuka hasi gabe, baina inola ere ez aitak Bartzelonatik Malagara gidatzen pasatzen zituen hamar ordua. Hori dela eta, beso
handiekin besarkatuz, aitonak belarrira esan zizkien hainbat  gauza; lasai geratu ohi ziren, ilunabarrean aitonaren gainera lo hartu arte.

Haurrekiko batera, aitonak ere lo hartzen zuen. Esnatu ostean, Malagako etxean zeudela, Eñautek eta Aitziberrek aitari esaten zien errepidera itzuli behar zutela berehala, aitonak irakatsi zien jolasa amaitzera. Leihotik furgoneta  berdea ikusi ahal izaten zuten, “M” matrikula zuen autoak, kanpandorrea, eta motor gorri bat. Baina itzuli egin nahi izaten zuten, barruan txakurra zeraman auto bat eta kolore horiko traktorea topatu behar baitzituzten oraindik.