![]() |
Rubén Gallego, Endika Gonzalez, Lander Aja, Miren Azpiri eta Enara Gordillo. |
Baziren beti parkean elkarrekin jolasteko gelditzen ziren lau haur. Aitor, Asier, Iñaki eta Oroitz ziren. Ezkutaketatan ibiltzea zuten denbora pasarik gustukoena. Arratsalde batean, Asierri zenbatzea tokatzen zitzaionean, Aitor egurrezko etxetxo baten azpian ezkutatu zen, mendebaldeko gotorlekuak ziren horietan. Etxetxoaren behealdean oso gauza misteriotsua topatu zuen. Mandarina tamainako bolatxoa zen, kolore zuri eta urdinekoa, eta oso argi arraroa igortzen zuen. Aitorrek berehala eman zuen jokoa amaitutzat eta lagunei deitu zien aurkikuntza bitxi hura erakusteko.
Etorri, begira zer topatu dudan.
Oooooh! - Oihukatu zuen besteak harrituta.
Zer gertatuko da ukitzen baldin badugu?
Niri beldurra ematen dit - esan zuen horietako batek.
Orduan, guztien eskuak elkartzea proposatu zuen Aitorrek, guztiek batera ukitu ahal izateko. Hori egin zutenean bat-batean, haiek ezagutzen zuten mundutik oso desberdina zen beste mundu batean sartu ziren. Hiriak atrakzio zirraragarriz eta dibertigarriz beteak zeuden; une ezin hobeak pasatu zituzten arrituta geratu ziren arte. Gainera, mundu horretan lo geratzen zinenean, amets zoragarriak baino ezin zintuen eduki amets gaiztoak debekatuta baitzeuden. Eta jaikitzean, zure izeneko kaxa bat topa zenezakeen beti; opari sorpresa egon hori zen han. Hori horrela izateko Olentzerok egunero lan egiten zuen, oporrik ere egin gabe. Gosea izanez gero, zure gustuko janarian pentsatu baino ez zenuen egin behar eta orduan, mahaia agertzen zen gehien gustatzen zitzaizun koloreko mantelarekin, guztiz dotorea, janaria jateko. Eta egunen batean aspertuz gero, nahiz eta oso arraroa izan, adineko pertsona jakintsu batzuek betetan hegan egiten zuten ontziak eta hegazkinak fabrikatzen irakasten zizuten. Arazo bakarra zegoen haurrei ezkutaketatan jolastea gustatzen zitzaiela. Eta mundu berrian desio guztiak errealitate bihurtzen zirenez, ezkutatzerakoan ikusezin bihurtzen zinen eta inork ere ezin zintuen topatu. Ondorioz, kokoa oso aspergarria zen eta zenbatzen geratzen zena betirako gera zitekeen.
Ondorioz, haurrek lehengo munduan falta nabari zuten eta gau batean, itzuli egiten zirela egiten zuten amets. Dakizuen moduan, leku horretan amets guztiak errealitate bihurtzen ziren; beraz, goizean, haurrak betiko parkean agertu ziren berezko mundutik ihes egin zuten modu berberean.